blokeatzearen aurkako sistema

blokeatzearen aurkako sistema

  • Teknologia orokorra
  • en anti-lock circuit
  • es circuito antibloqueo
  • fr circuit antiblocage

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

SARRERA DESBERDINA:

Trakzio kontrol

Trakzio kontrola Bosch enpresak 1986an merkaturatutako automozio-segurtasuneko sistema da. Gurpilen itsaspenaren galera saihesteko diseinatuta daude, horrela gidariak abiadura handiegia daramanean edo zorua oso irristagarri dagoenean gurpilek ez dute irrist egingo. Oro har sistema elektro-hidraulikoak dira.
ABS (blokeatzearen aurkako sistema) erabiltzen dituen eragingailu eta sentsore berberekin ardatz motorraren gurpil batek azelerazioan irristatzen duen kontrolatzen du. Irristatzen badu, sistemak biraketa-parea murrizten du pneumatiko eta bide-zoruaren arteko itsaspena berreskuratzeko. Hori lortzeko ekintza hauek egiten dira:
Gaur egungo trakzio kontrol sistemen aurrekoa, motor-pare handiko autoetan edo atzeko gurpilen potentzia handiko autoetan aurkitu dezakegu. Hauek mugatzen hasi ziren gurpil baten trakzioa besteen artean Positraction sistemari esker. Sistema honek potentzia eraman zitekeen gurpiletara banan-banan, irristaketa murrizten. Bosch-ek lehenengoa izan zen serieko sistema fabrikatzen 1986an eta Mercedes-Benz automobil marka aitzindaria izan zen merkatuan trakzio elektronikoko kontrol sistema elektronikoa sartzen. Aurretik, 1971. urtean, General Motors-eko Buick dibisioa MaxTrac sartu zuen, gurpilen irristaketa detektatu eta transmisioaren mekanismoa aldatu ahal zuen sistema gurpilak ahalik eta trakzio gehiena edukitzeko irrist egin barik. Garai hartan Buick-eko esklusiboa izan zen eta aukerakoa beste autoentzat, hala nola Riviera, Estate Wagon, Electra 225, Centurion eta LeSabre ospetsua. Cadillac ere sartu zuen TMS (Traction Monitoring System) 1979an Eldorado autoan.
Trakzio kontrolagailua (beste kontrol unitatean sartuta, modulu ABS bezala) gurpila bat edo gehiago besteak baino azkarrago biratzen ikusten dituenean, kontrol elektroniko unitate bat ABS deitzen du eta trakzio txikiena duten gurpilei balaztatze marruskadura ezartzen dizkie. Balaztatze ekintza gurpil irristagarrian, trakzioa duen gurpilako ardatzari potentzia eramaketa eragingo du diferentzialaren ekintza mekanikoagatik. Erabateko trakzioa duten autoak (AWD) askotan akoplamendu sistema elektronikoki menderatua daukate transferentzia-kaxan. Hau sarritan gertatzen da tren eragilearen ordenagailuarekin batera motorraren momentua murrizten azeleragailua elektronikoki mugatuz, erregaia murrizten, pizteko txinparta atzeratzen, motorraren zilindroak itzaltzen…Hainbat era daude autoaren arabera eta zein teknologia duen motorra eta transmisioa kontrolatzeko.
Oro har, trakzio kontrolerako eta ABSrako hardware nagusia funtsean berdina da. Ibilgailu askotan, trakzio kontrola ABS-ren aukera osagarri gisa ematen da
Auto guztietan trakzio kontrola automatikoki pizten da sentsoreak edozein gurpilean trakzio galera aurkitzen dutenean.
Elurra lokatza edo harea pilatzen direnean gomendagarria da sistema deskonektatzea deskonektatze botoiaren bidez, egoera hauekin autoa aurrera egiteko modu bakarra gurpilak irristatzea delako. Sistema piztuta badago, gurpilak irrist egiten dutenean sistema konturatuko da eta injekzioa mozten hasiko da, hau da, motorra gelditzen eta ondorioz gurpilak gehiago lurperatuko dira.

Wikipediako bilaketara joan